Close

Historia  //  Gora Gazteak, zintzo ta alaiak

Gora Gazteak Hondarribiko alardean

 

Hondarribiko Alarde honetan, Konpainia batzuek nahiko errez daukate noiz hasi ziren jakiteko. Horretarako lagungarriak dira oso, gero ikusiko dugunez, 1892ko eta 1899ko datuak. Besteek, agiri bati esker, aukera izan dute bere sorrera jakiteko. Baina hori ez da gure Konpainiaren kasua. Horregatik beste aukerak baliatu ditugu gure balizko kokapena finkatzeko: oraingo Alardearen garapena lehendabiziko urteetan -konpainiakoak eta gastuak-, ahozko informazioak eta, batez ere, kapitain eta kantineren datuak.

Datu horiek guztiei esker honako hau aurrera dezakegu: gure Konpainia Hondarribiko Alardean 1922 urtean preseni zegoen. Posible da ere aurretik egotea, baina orain arte hori frogatzea ezinezkoa izan da, beraz, data hau hartu behar dugu sorrera bezala, inongo kontrainformaziorik izan ezean.
Alardearen konpainiak eta gastuak Alardearen konpainien kopurua da lehendabiziko informazio iturria. Eman ditzagun datu garrantzitsuenak gure konpainia sortu arte.
1890. urtean, “La Voz de Guipuzcoa” egunkarian, irailaren 9ko edizioan esaten zuen Prozesioan 8tan atera zela Elizatik, jarraian agertzen den bezala:

– 1 sargento y 16 gastadores
– 1 Tambor Mayor que dirigió a varios pacíficos ciudadanos que metía bastante ruido
– Banda del Pueblo con un gran estandarte
– Batallón de soldados mandados por el concejal D. Miguel Noguera, formado por 8 compañías y cado uno de ellas llevaba su bandera y uno cantinera.

1892an, egunkari berak eta egun berean, prozesioa honela deskribazen zuen:

– 12 batidores
– Tambor Mayor con cuadrilla de tamborileros y música
– EI capitán Jose Noguera mandaba las fuerzas, con ayudante y corneta.
– Compañias mandadas por un teniente y una cantinera: Barrio de jaizubia, Santiago, Akartegi, Kale, Marina (dos compañias), y Bidasoa / Pueblo / Veteranos (la poblacion de Irun, queriendo fraternizar con lo de esta Ciudad, ha enviado 52 soldados divididos en tres compañias)
– Artillería: 1 capitán y 8 artilleros con los cañones
– Tres estandartes, el clero con uno cruz alzada y Ayuntamiento en pleno con el Alcalde a lo cabeza.

1894ko edizioan ikusiko dugu nola 9 konpainia dauden Jose Noguera Generalaren aginduetara. Danbor Nagusia Anton Andiya da, eta atzetik “batidores” edo “acheruak”.

1899an, Serapio Mugika ,Irun eta Hondarribiko Artxibero zuzendari iznadakoak zera esango du gaiaren gainean.

“Entran en lo plaza por el orden siguiente: Hacheros, Bando de pitos y tambores, Música de la ciudad, Comandante y su ayudante montados en briosos caballos con el cometo de ordenes, Compoñia del Barrio de joizubia, donde entran también los del Barrio de los Ventas de Irun, que anualmente asisten, Compañia del Barrio de Arkoll, Id. de lo Costo, Id. del Pueblo, Id. de Akartegi, Id. de Marineros, Id. de Veteranos y, cerrando la marcha los dos cañones con sus cureñas, concedidos por S. M. la Reina”.

1902ko irailaren 9an “La Voz de Guipuzcoa” egunkaria agertzen zenez, 14 ziren Alardea osatzen zuten konpainiak, Angel Fernandez
general aren gidaritzapean.

1924ko Amabirjina egun ondorengo egunkariak zera dio, garaiko idazkera elegamteam: “Asistieron al clasico y tradicional alarde – del que no pudo entibiar la brillantez lo desapacible del dia – dieciocho compañias de paisanos armados, yendo o su cabeza el alcalde de Fuenterrabía, señor Sagarzazu, que montaba sobrebio caballo blanco”. Urte honetarako gure Konpainia barnean dagoela baieztatu dezakegu.